BILAKETAK

Musika saioak

RSS-Podcast

aa

6 diska proposatu nahi dizkizuet Rok’n Rolla Radion saioan: Heavy Tiger suediar neska hirukotearen lehen lan luzea, Hipbone Slim & the Kneetremblers, Sir Bald Diddleyen azken proiektuko 7 pulgadetako berria, The Satelliters garajero germaniarren eta The Strypes gazteen azken singlea; Jeff Hershey,The Musters serie mitikoaren soinubandaren beste moldaketa bat egiten eta Pelomonoren doinu instrumental ilun eta hipnotikoak.
Astebururako proposamena Donostian ospatuko den Mojo Workin’ r&b Weekend, Egia auzoko Jareñon izan dira: Baby Washington , Billy Boy Arnold, Kim Weston eta Melvin Davis.

Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Azpeitiako bi pertsonaia ekarri ditugu irratsaiora. Bata Jon, Gerrarte Kids fanzinearen erredaktorea, bere fanzineko zenbaki berria aurkezteaz gain inguruko beste fantzine batzuk komentatu dizkigu. Bestea Andoni, Teletetxo records zigiluko arduradun ohia eta berriki Basarriko Oilaskue Labien taldeko baxularia. Bien artean, azpeitia eta inguruetako mugimenduaren berri eman digute, dagokion musikaz girotuta. Beti bezala berri, kronika eta agenda bete beteak ere izan ditugu.

SUSTRAIAN RECORDS euskal zigiluaren ROCKSTEADY LADIES aurkeztu dizuegu. Lau abesti, lau emakume eta lau hizkuntz. Ondoren asteburu honetan, Donostian, ospatuko den MOJO WORKIN jaialdiari buruz hitz egin dugu. Gozatu Reggae Fever!

Entzuleek eskaturiko jazza ta bossanovaz osaturiko Revolutionary Grooves saioa izan da: Nick Waterhouse, Gilberto Gil, Esperanza Spalding, Janelle Monáe, Zara Mcfarlane, Kate McGarry , Tulipa Ruiz, Monica Salmaso…

El Vita fue un yate adquirido durante la Guerra Civil Española por Marino de Gamboa, simpatizante del nacionalismo vasco, que lo puso al servicio de las autoridades republicanas en los momentos finales de la contienda. En él a principios de 1939, se transportó en dirección a México una parte importante del tesoro de guerra de la República española y tras su conversión en dinero con la ayuda de las autoridades mexicanas, su importe sirvió para sustentar diferentes organizaciones y actividades del exilio republicano. En toda esa operación jugó un importante papel la presencia de ciudadanos vascos, lekeitiarras muchos de ellos, algo que en este programa de hoy y de la mano de una entrevista con Francisco Gracia, historiador, profesor de la Universidad de Barcelona y autor junto con Gloria Munilla del libro de reciente publicación “El tesoro del Vita” , acercaremos a nuestrxs oyentes este hecho.  Junto con ello tambien tocaremos varias referencias de la Memoria Histórica Democrática y Antifascista y lanzaremos a las ondas los sones musicales de diversas canciones buscadas especialmente para vosotr@s.

Lehen hiru hilabeteak betetzeko bidean gaudenean, dagoeneko nobedade esanguratsu hainbat plazaratu dira. Urteak erritmoari eutsiko ez dion arren, heavy metal doinuen faktoriak ez du etenik. Ezta Burdinola saioak ere. Hautaketa interesgarria egin dugu: VANISHING POINT, NERVOSA, DE LA TIERRA, HAMMERCULT, DRAKKEN, TRACCION, HERABE, DESYDIA, … Entzun!

Maite Idirinen musika klasikoaren saioa

Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika izan da entzugai  Xolomo Gangsta saioan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »