BILAKETAK

Revolutionary Grooves

RSS-Podcast

aa

¨Breaks¨ musika izango da entzungai Daddyjeffen Revolutionary Grooves saioan. 70.hamarkadako artista eta taldeen abestiak entzuteko aukera izan da saio osoan zehar baita instrumentalak diren breaks abestiak ere: The winstons, D.c la rue, The black motion, Uncle liuie, Pleasure, Jesse Green, Incredible Bongo Band, Fat Back Band…

UK garage house eta jungle estilo musikalen nahasketa entzun da Daddyjeffen saioan, soul berriarekin eta elektronikaz beteriko musika estiloa. UK garage generoaren barnean hiru estilo aurki daitezke gaurkotasunean: grime, dubstep eta bassline. Erritmo gogor zein dantzagarriekin bidaiatu da ordubetez, honelako artistak entzuteko asmoarekin: M-dubs, Dj Antoine & Mad Marc, Smoking Chebba, Mobi, Congo Natty, Zed Bias, Shy Fx, Simbad Fresh, Sketpa, Another Level, So Solid Crew, Mashup…

Daddyjeffek ¨nazioarteko hiphopa¨ entzuteko aukera eman du, Australia, Austria, Belgika, Bosnia, Brazil, Bulgaria, Burkina Faso, Txile, Txina, Dinamarka, Inglaterra edota Estonia-tik ekarritako doinuak ezagutaraziz: Autism; M.O.F, Big j, Baloji, Maajka, RZO, Misso Samara & Glavite, Artmelody, KTR, L.C.T, Majors, Silent eclipse, Fate…

¨Soul¨ musika entzuteko parada izan da Daddyjeffen Revolutionnary Grooves saioan.  Soul musikaren berritasunak, zaharrak edota harribitxikeriak: Zaap & Rogger, Adriana Evans, Amp Fiddler,  Bilal Salaam, Black Street, Isaak Hayes, Cunnie Williams, RL , Mpasis, Norah Jones…

Funky house musika nagusitu da Daddyjeffen saioan, 2010 eko abesti berriak entzungai izan direlarik, funky eta house elektronikoarekin osaturiko doinuetan. Besteak beste honelako artistak entzun dira: Nick Lipples, J-Diddee, Maelstrom & Napz, K-Bonus, Jay West, Kinky Movement, Edmund, Jazzy Eyewear…

Revolutionary Grooves saioan hiphop frantses klasikoa entzuteko aukera izan da, talde hauek izan direlarik entzungai: NIGGA PHY, MENAGE  A3,  AFROJAZZ,  KOMA, AKHENATON, SKALPEL

Daddyjeffek funky-rap doinuak entzuteko aukera eman du eta ordu batez artista hauek entzun dira:  Mc solaar,  Barsha, Ultramagenitc mc´s,  Alliance ethnik, Rated-x …

Triphop-ari eskeinitako Revolutionary grooves saio hau. Hiphopa eta jazzaren arteko fusioa da triphopa.90.hamarkadako eta 2009-ko artista esanguratsuak entzuteko
aukera izan da, besteak-beste: Ape, Pronoia, Kusti, , Strata 3, Nigthwares on wax…

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »