BILAKETAK

Obabako testiguak

RSS-Podcast

aa

Denboraldiko azken irratsaioa duzue hau. Jule Goikoetxearekin aritu gara hizketan Tractatus poema liburuari buruz, Jon Iraolak Svetlana Alexievitxen “La fin de l’homme rouge” liburuaren komnetarioa osatu digu, Lander Arretxeak Peter Ostolaza elkarrizketatu du Obaba Festi buruz eta saioaren hondarrean ohi legez ITU bandakoek kendu digute mikrofonoa, Ameriketara artzain joan eta berriz itzuli den burkide eta guzti. On egin!

“Lekuez eta ezlekuez aritu gara gaurko saioan. Nolako lotura dute literaturarekin? Zer diote idazleek horiei buruz? Bestetik, Elearazi atariko Garazi Arrulak Jamaica Kincaiden ‘Neska’ ipuina irakurriko digu, Iraitz Ugaldek liburu komentarioa egin digu ‘Zebra efektua’ komikiari buruz, eta ITU bandakoek Harkaitz Canoren “Neguko zirkoa” ipuin bildumako ale bat ekarriko digute. On egin!

“Iñigo Aranbarrirekin arituko gara ‘Apirila’ eleberriaz hizketan, luze eta zabal. Horrez gain, hilero bezala, erreportaje bat ekarriko digu Lander Arretxeak. Oraingoan, poema dadaista bat egiteko gomendio berriez arituko zaigu. Jon Iraolak Iban Zalduaren ‘Inon ez, inoiz ez’ ipuin liburu berriaren komentarioa egingo digu. Eta saioaren hondarrean, ITU bandakoak izango ditugu gurean. Gaurkoan, Lord Byronen poema batzuk euskaratuko dituzte. On egin!”

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan Agin Laburuk idatzi dizkigu bertsoak pasa berri ditugun hauteskundeen bueltan. Mila esker bikote!

“Gaurkoan gai bat izango dugu ardatz: Bartleby sindromea, ezer idatziko ote duten galde egitean “aukeran, nahiago ez” erantzuten duten idazleek nozitzen dutena. Horrez gain, Danele Sarriugarterekin hitz egingo dugu telefonoz, eta hark emango digu Elearazi atarian hil honetan plazaratu duten autorearen berri: Alejandra Pizarnik du izena. Jon Iraolak liburu komentarioa osatu digu Karmelo Iribarrenen “La ciudad”-i buruz. Azkenik, saioaren hondarrean ITU bandakoek Frida Kahloren testu batzuk euskaratu dituzte. On egin!”

Ana Malagon idazlearekin arituko gara bere estreinako lanaz, ‘Lasai, ez da ezer gertatzen’ mikroipuin liburuari buruz. Horrez gain, Lander Arretxea literatura ikasketei buruzko erreportajea osatuko digu, Iratxe Esnaolari egindako elkarrizketan oinarrituta. Hark azalduko digu non egin daitezkeen ikasketa horiek eta zertarako balio duten. Iraitz Ugaldek, berriz, bi komikiren komentarioa osatuko digu: bataren izena ‘Kristalezko hiria’, Paul Karasik eta David Mazzucchellik egina. Bigarrena, ostera, ‘Alokairuan’, Pernan Goñirena. Saioaren azken ordu laurdenean ITU bandakoek hezkuntzari lotutako testuak izango dituzte hizpide. On egin!

Eduard Limonov idazle errusiarraren bizitza izango dugu gaur hizpide. Emmanuel Carrere idazle frantsesak orain urte bete pasatxo argitaratu zuen liburu puskako protagonista bihurtu zuen Limonov (Jon Iraolak mintzagai izan zuen liburu hura gurean duela hilabete batzuk). Horrez gain, Elearazi atariko Garazi Arrularekin hitz egingo dugu, eta hark emango digu Djuna Barnesen berri. Ondoren, Jon Iraolak Guillaume Apollinaireren Alcols poema liburua izango du mintzagai. Azkenik, ITU bandakoek beren aldizkariaren laugarren aleko testuak irakurriko dizkigute. On egin!

Danele Sarriugartek ‘Erraiak’ bere lehen eleberria argitaratu du, eta elkarrizketa egin diogu. Horrez gain, Lander Arretxeak erreportajea osatuko digu, hilean behin ohi duenez. Oraingoan literatura irakurterrazari buruz aritu da. Azken ordu laurdenean, berriz, ITU bandako kideak izan ditugu gurean. Limam Boisha poeta sahararraren hainbat poema itzuli dituzte euskarara. On egin!

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »