BILAKETAK

Jendartea

RSS-Podcast

aa

Aitziber Eguskizak etorkinak Bilboko ostatuetan sartzeko dituzten zailtasunak neurtzeko, SOS Arrazakeriak egindako inkestaren emaitzak komentatzen ditu, eta orokorrean etorkinen aurrean Herriko Etxeak mantentzen duen jarrera salatu du. .

ESAIT taldeko Martxel Toledok Euskal Selekzioa-Bolivia arteko lehiaketan gertatutakoaren irakurketa egin du.

Iraitz Salegik, larunbatean Soraluzen ospatu zen nekazari gazteen topaketa, eta Amurrioko Gazte Asanbladaren erantzuna herriko EAJren akusazioei, aipatu ditu.

LABeko Zaloa Ibeasek, Sarquavita, adineko pertsonen zaintzako enpresan, sindikatuak pairatzen duen jazarpen sindikala eta delegatuen kaleratzeak salatu ditu.

Aitziber Martinez de Lagosek hezkuntzan egiten diren murrizketak krisiarekin gutti ikustekorik dutela adierazi du.

Saioa Iraolak plastikoz osatua dagoen emazte ezagun baten irudia, jostailu bat baino gehiago dela adierazi du

Lander Garrok gure eguneroko harreman sozialetan eman nahi dugun irudi edo itxura zaintzen dugula azaldu du. Gauetan aldiz, bakoitzak duen mundutxoan, gure egiazko barnea bizi dela azpimarratu du.

Aitziber Eguskizak, oinarrizko eskubideak existitzen direla baina azken urteetan pribatizazioak merkantilizatu egin dituela adierazi digu, bereziki europatik kanpo jaioak direnentzat.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »