BILAKETAK

Jendartea

RSS-Podcast

aa

Iñaki Antiguedadek uraren kudeaketa oinarritik teknikoa izanda, herritarren interesatik urruntzen dela oroitarazi du. Ondasuna publikoa izanda, ez du esan nahi harako sarbidea librea denik, edota urririk denik. Uraren kudeaketan, gure gizarteko hainbat arlotan bezala, kudeaketa publiko baten nahia, borontate politikoarekin gehiago ikusteko daukala adierazi du Antiguedadek.

Begoña Goikoetxeak 13 urte darama karakolen baserri bat kudeatzen Etxarrin. Gutti ezagutua den gai honen inguruko xehetasunak helarazi dizkigu. Bestalde, urtero herrilko ekoizpenak ezagutarazteko, apirilean Ama-Lur azoka antolatzen dutela elkarlanean hainbat nekazariek oroitarazi digu.

Berriki Estatu Frantsesak Egiptoarekin 5 miliar euroko arma salmenta kontratu bat izenpetu duela salatu ondoren, Jon  Irazolak notizi horren inguruan sortu diren hipokrisiak agerian utzi ditu: Egipto herriko diktaduraren heriotzak, zigor penak, torturak ahanzteak, eta bitxikeri gisa, gure herriko medio batzuen “neutraltasuna” azpimarratu ditu, Ipar Euskal Herriko bi enpresek etekina ateratzekotan daudelakoan kontratu honen bidez.

Espainiako Gizonezkoen Errege Koparen Finalaren aurrean bildur dira, aurreko finaletan bezala, jokatuko den zelaian Espainiako ereserkiak eta Espainiako erregeek jasan beharko dituztelako oihuak eta txistuak berriz ere.  Zergatik ez baliatu aukera hau gure haserrea eta aldarrikapena txistuen bitartez adierazteko?  2009an eta 2012an horrela izan zen eta oraingoan ere antzeko zerbait gertatuko ote den susmoa eta itxaropena daukat.

Dela lau urte hasi zen siriako gatazka, biztanleriaren erdiak haien etxea utzi behar  izan dute atzean, eta ondoko herrialdeetara jo dute babes bila. Baina ba ote dute beste herrialdeek jende uholde horri aurre egiteko gaitasuna? Bitartean, Europak ateak itxi egiten ditu. Zein da Siriarren patua? Nora joan al dira?

talaiatik uzuri aboitizUzuri Aboitiz Hidalg antropologoak herria eta hiriaren inguruko hausnarketa egin du lehen Talaiatik honetan. Ez al dugu batzuetan gehiegi idealizatzen iragana? Eta herrietako bizitza bukolikoa? Orden feudalaren amaieran, jabetza harremanak aldatzen zeudela, iragan zoriontsuaren sinesmenak funtsezko kontraesanen sahiestea eta ezkutatzea ekarri zuen, goi mailako baserritargoaren mesedetan. Eta sentipen hau da, egun herria eta hiria aurkaritzan ulertzera garamatzana.

TalaiatikETZIPM Eta hori hala bada, nola eraikiko dugu gure etorkizuna imaginatzerik ez badugu? Hausnarketa honekin ematen dio hasiera Beñat  Irasuegik Talaiatik honi. Nola eraiki gure territoria? Zein territorio izanen dugu? Hain zuzen,  Etzipm atarian horern inguruan aritu dira  Koldo Bizkarguneagarena, Aiert Goenagarena eta Xabier Landabidearena.

talaiatik endika alabortInkesten arabera, eta enpresen arabera,  egoera ekonomikoa 2015ean hobetuko da. Gobernuek krisi amaiera aldarrikatzen dute. Honen aldean, errealitate gordina dugu, zeinean langabezia eta etorkizun eza nagusi diren jendartean. Nola izan daiteke batzuek hazkundea saltzea, askorentzak egoera larria denean?

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »