BILAKETAK

Jendartea

RSS-Podcast

aa

Bea Elissalde Itsas Begia elkarteko kideak arrantzaleen grebak hizpide izan ditu. Gasoilaren prezio gorakadak arrantzaleak gogorki hunkitzen dituela esaten da. Baina zein arrantzale eta itsasuntzi mota krisi honen ondorioak jaisaten dituzten guttitan aipatzen da. Elissaldek batez ere “pelagiko” untziak direla azpimarratu du, zer nolako arrantza nahi dugun galdetuz.

Martxel Toledok Joko Olinpikoen inguruko gogoeta egin du, diruaren eta mundu politikaren arteko lotura agerian utziz., eta kirolan maiz gertatzen den moduan, Euskal Selekzioaren falta azpimarratu du.

Garbiñe Aranburuk azken aldi honetako elikagaien prezio goititzearen inguruan gogoetak egin dizkigu. Krisiaren arazoa aipatzen bada ere, kapitalismoak betidanik benefizioak maite dituela eta, zer nolako kontsumo eta ekoizpen sistemaren alde borrokatzen garen egiazki pentsatu behar dugu

Aunque el discurso oficial no habla de clase obrera como si hubiera desaparecida con la caída del muro de Berlin, y prefiere clasificar los obreros en nuevos terminos, Nekane Jurado ha subrayado la necesitad de reflexionar y hablar más que nunca de clase obrera.

Martxel Toledo ESAIT taldeko kideak gaur egun selekzioak egikaritzeko zein oztopo dauden aztertu ditu. Lurraldetasun eza, ofizialtasun eza, ez dira bi estatu zanpatzaileen jokamoldeak baizik, gure herrian ere selekzioaren aldeko aurkakoak baditugu Toledoren aburuz.

Aitor Renteriak azken asteotako gertakari batzuk aztertu ditu, eta gatazka poltiko baten funtsa ukatzen bada politika zinez xuriz alabeltzez egin daitekeen galdetu du.

Izaskun Guarrotxenak joan den asteburuan iragan diren IVren Jardunaldi Feministen lehen balorazio bat egin du, eta gaurtik aurrera eraman behar diren borrokak azpimarratu ditu.

Gaztesareko Jaionek aste honetan gaur antolatzen diren euskal emazte gazteen jardunaldiak aipatu ditu. Gazteak, IV Jardunaldi Feministen kari, beraien ekarpenak egiteko asmoz Bilboko Kukutza gaztetxean bilduko dira.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »