BILAKETAK

Jendartea

RSS-Podcast

aa

En esos tiempos de crisis financiera, subida de precios, donde los políticos parecen unos incompetentes, Nekane Jurado ha ofrecido una lectura de estos acontecimientos económicos bastante lejana de la habitual. Si unos pierden mucho, otros como siempre se arreglan muy bien con estas crisis, ya que alimentan la acumulación de su capital.

Izaskun Guarrotxenak, Bilgune Feministako kideak, Bartzelonan “famili tradizionalaren aldeko” manifestazioa adibidetzat hartuz, familiaren eta beste gai batzuen inguruan eskuinak  egun daraman ofentsiba azpimarratu du. Emazteek borroka luzeen ondotik irabazitako eskubideak ere lurperatu nahi ditu ofentsiba horrek. Jaikitzeko garaia da…

Gaztesareko Jaionek, azken astetan, eta nola ez urteetan, Euskal herriaren alde borrokatzen diren jendeen aurkako errepresio aztertu du. Gure herriaren aldeko askatasuna aldarrikatzen eta eguneratzen dutenek, atxilotuak, espetxeratuak, torturatuak, deportazioan erahilak…izaitea arriskuan bizi dira…

Euskal Herria-Katalunia edota Euskal Selekzioaren aldeko manifestaldi jendetsua oinarritzat hartuz, Martxel Toledok gure herriak bere selekzioa ukaiteko arrazoiak eta deretsuak aurkeztu ditu.

Munduko aberatsak eta zuzendariak Davosen biltzen diren bitartean, mundu osoan mundializazioaren aurreko alternatiba baten alde borrokatzen diren hainbat erakunde eta mugimenduek protestarako ekimen ugari antolatu dituzte. Horren adibide gisa, Ipar Euskal Herrian asteburu honetan antolatzen duten Foru Sozial mugikorra dugu. Oier Querendezek itzuli honen xehetasunak eta egitaraua eman dizkigu.

Euskal Herrian etxebizitzaren arazo larriaren aurrean salatzeko eta mobilizatzeko ordua iritsi da. Gaztesareko Jaione, etxebizitzaren arazoa kapitalismoaren baitan kokatuz, asteburu honetan eginen diren ekimenetaz mintzatu da.

Aitor Renteriak Sarkozyren sexu gaiztaginen aurkako politika hizpide izan du. Gizartearen beldurraz aprobetxatuz eta sendabideak erabat baztertuz, Estatu frantseseko presidenteak berriz ere kartzela hutsa proposatzen du…

Garbiñe Aranburuk beste Euskal Herri bat eraikitzeko borrokez aritu da. Aldaketa politiko eta sozialaren unean gaudela azpimarratu du.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »