BILAKETAK

Nazioartea

RSS-Podcast

aa

Irlandarrek Lisboako Itunari ezetza eman ondoren, Gabirel Ezkurdiak zer nolako Europa eraiki nahi den galdetu du, gaurko Europan herritarron eta “elitearen” arteko ulertezinak, ezberdintasunak eta esperantzak azpimarratuz.

Demokraten lehendabiziko itzuliaren lehia amaitu da, eta orain Obama Mc Cain-en aurka aurkeztuko dela jakina da. Gabirel Ezkurdiak azken gertakari hori kondutan hartuz, AEBko hauteskundeen inguruko azterketa bat egin du.

Gabirel Ezkurdiak Georgia eta Errusiaren artean izandako tentsioak aipatu ditu, ikuspegi orokor batetik Errusiak Sobiet Batasuneko Errepublika Federal ohiekin dituen zailtasunak azpimarratuz.

Asteburuan, Manuel Marulanda Vélez Tirofijo FARC gerillaren buruzagia hil dela jakin genuen. Ezkurdiak datu berri hori kondutan hartuz, Kolonbia herriaren egoera politikoa aztertu du, Estatu Batuen eta Kolonbiako gobernamenduaren arteko propaganda elkarlana azpimarratuz.

Gabirel Ezkurdiak Ameriketako Estatu Batuetako haustekundeen inguruan egin digu gogoeta. Hauteskundeen lehendabiziko itzulia amaitu ez bada ere, Errepublikarren eta Demokraten proposamenen eta aldarrikapenen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak hizpide izan ditu.

Gabirel Ezkurdiak, nazioarteko adituak, Austrian denbora motzean jakinarazi dituzten bi bahiketa eta sexu-eraso kasuen inguruan gogoeta egin du, komunikabideek maiz aipatzen ez dituzten argudioak azpimarratuz.

Hamid Karzai Afganistango presidentearen aurkako atentatua abiapuntutzat hartuta, Gabirel Ezkurdiak Asia Erdiko herri horren historia aurkeztu du, eta gaurko egoera politikoa zein den azaldu.

Gabirel Ezkurdiak II.Gerla Mundialean Nazien Einsatzgruppen erahiltzaile taldeen historia aipatu du, eta Nazi ohiek gaurko Europaren eraikitzean zer nolako paperra ukan dute azpimarratu du.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »