BILAKETAK

Nazioartea

RSS-Podcast

aa

Gabirel Ezkurdia, nazioarteko adituak, azken denboraldi honetan maiz aipatzen den Tibet herriaren kasua aztertu du. Erabakitze deretsua unibertsala izan behar dela ohartaraziz, mendebaldeko herriek eta prentsak eramaiten duten kanpaina nazkagarria azpimarratu du.

Gerla Hotzaren denboran sortu zuten NATO erakunde militarrak biltzar nagusia burutu du. Herri berriak onartuko dituztela iragarri dute, Putinen bisita jaso… Baina gaur egunean NATOk zer nolako paperra betetzen du eta noren interesak defendatzen ditu?

Martxoaren 25tik landa Iraken, Moqtada Al Sadren aldeko milizianoen eta Irakiar eta AEBetako armaden arteko borroka gogorrak iragan dira. Alta, igandean Al Sadr-ek bere borrokalariei su-eten mezua bidali zien. Gabirel Ezkurdiak gaur egun Irakek bizi duen egoera aztertu du.

Joan den astean Raul Reyes erahil ondoren, Venezuela, Ekuadore eta Kolonbiaren artean tentsio une handiak bizi izan ziren. Krisi hori kondutan hartuz, eta Ameriketako Estatu Batuek hego amerikan jokatzen duten paperra ohartaraziz, Gabirel Ezkurdiak Kolonbiako historiaren eta gaurko egoeraren analisia izan du.

Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak, Errusian Dimitri Medvedeven garaipena aztertu du. Hauteskunde horiek Putinen hautua baieztatuz, podereak esku berean segituko duela argiki erakusten dute.

Gabirel Ezkurdia nazioarteko analista Kubaren inguruan aritu izan da. Fidel Castro bere kargua uzten duela iragarri ondoren, Raul Castrok segida hartu du. Egoera hori oinarritzat hartuz, Ezkurdiak Kubaren desafioak zein izango diren azpimarratu ditu.

Atzo borroka luze eta gogor baten ondotik, Kosovok bere independentzia aldarrikatu zuen. Gabirel Ezkurdiak independentziaren pausu horiek zein izan diren aurkeztu dizikigu, eta Kosovo herriaren historia azaldu ere.

Obama, Clinton, Mc Cain, demokratak ala errepublikanoak. ..Azken aldian komunikabide gehienetan Ameriketako Estatu Batuetan iragaiten diren hauteskundeetako lehen itzulia aipatzen da. Gabirel Ezkurdiak hauteskunde horien azterketa egin du, eta AEBtako demokraziaren gogoetak ere bai.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »