BILAKETAK

Talaiatik

RSS-Podcast

aa

Jagoba Zuluetak Miren Peñaren heriotza salatuz, krisiaren ondorioz bizitza, lana edota etxeak galdu dituzten herritarrak milaka direla oroitarazi du. Egoera horien aurrean gure herriak aldaketarako aukerak dituela esan digu.

Pipas Larrandaburuk parapenta mendian egitearen magia azpimarratu du, eta ez duela aspaldi Madagaskaren egindako bidaia baten esperientziak lotu ditu.

Gai sakona da ebaluazioarena, eta are sakonagoa LOMCE legeak inposatuta etortzen  bada. Kalifikatzea ikasleak sailkatzea da, onak eta txarrak banatzea. Hautaketa bat egitea. Eta zer du horrek hezitzailetik? LOMCEri planto egin behar zaioa argi ikusten dute Hezkuntza Plataformatik, eta hori lortzeko bidea proposatu digu Leire Barrerak.

Dela lau urte hasi zen siriako gatazka, biztanleriaren erdiak haien etxea utzi behar  izan dute atzean, eta ondoko herrialdeetara jo dute babes bila. Baina ba ote dute beste herrialdeek jende uholde horri aurre egiteko gaitasuna? Bitartean, Europak ateak itxi egiten ditu. Zein da Siriarren patua? Nora joan al dira?

Nagusiak kafea egitera bidali du Peio bekaduna. Baina, kafea egin baino, nahiago izan du Talaiatik hau egin, eta hilabete honetako La Gallina Vasca aldizkari satirikoak landu dituen gaiak info7irratikoei kontatu. Oso eskertuak gaude Peio! Milesker! Ah, goxoa atera al zaizu kafea?

talaiatik uzuri aboitizUzuri Aboitiz Hidalg antropologoak herria eta hiriaren inguruko hausnarketa egin du lehen Talaiatik honetan. Ez al dugu batzuetan gehiegi idealizatzen iragana? Eta herrietako bizitza bukolikoa? Orden feudalaren amaieran, jabetza harremanak aldatzen zeudela, iragan zoriontsuaren sinesmenak funtsezko kontraesanen sahiestea eta ezkutatzea ekarri zuen, goi mailako baserritargoaren mesedetan. Eta sentipen hau da, egun herria eta hiria aurkaritzan ulertzera garamatzana.

Gipuzkoako Diputazioak jarritako kartelak kentzea eskatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta epaileak arrazoia eman dio Yolanda Barcinaren exekutiboari, eta horregatik Nafarroako irudia estali beharko da. Harrigarria da gertatutakoa Galder Gonzalezentzat. Obesio Identitariotik soilik uler daiteke gertatutakoa. Erakuntza nazionala turismoan egiteko garaian gaude.

Mehatxua egin du Nafarroako Gobernuak, orain arte eskalatzaileen paradisua izan den Etxauriko paretak erregulatzeko. Bertan  jendea gora eta behera aritzeak kalte egiten omen dio Bonelli arranoari, desagertzeko zorioan dago. Kabia jartzeko lasaitasun handia behar omen du eta Nafarroako Gobernuak paretak erregulatu nahi ditu Europako proiektuari ateak irekita. Baina hasieratik gaizki hasi zen dena, hala uste du Andoni Arabaolazak.  Beti bezala, dirutza dago atzetik, eta proiektua aurrera eramateko dekretu bidez egin nahi du erregulazioa, bertako  erabiltzaileekin, herritarrekin edo talde ekologistekin bildu gabe.  Haserre daude eskalatzaileak, eta ulergarria da. Baina ez al da haien jarrera egoista xamarra? Ez al du  arranoak guk baino eskubide gehiago bertan egoteko? “Argi dago Nafarroako Gobernuak oso gaizki egin dituela, baina baztertzen ari gara benetako protagonista, Bonelli arranoa”

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »