BILAKETAK

Talaiatik

RSS-Podcast

aa

talaiatik alex gurrutxaga Bertsolaritza literatura al da? Zein da bertsolaritzak literaturan daukan eragina? Zein bere lekua? Idazleek bertsolaririk goraipatu badute, hori Xalbador izan da. Haren figurara gerturatzeko interesgarriak dira Odolaren mintzoa eta Xalbador liburuak.

Zornotzako barnetegiko e-kluba-z hitz egin digu, gaur, Maite Goñi irakasleak. Argi dute euskara bultzatzea garrantzitsua dela, baita irakurtzea ere. Bi gauzak batuta sortu dute e-kluba, irakurle euskaldunen kluba. Hiru liburu irakurtzeko aukera eman dute: lehenengoa apirilean, bigarrena uda aldean eta hirugarrena udazkenean.

Sindikalgintzaz aritu da gaur Josu Txapartegi Talaiatik honetan, LAB sindikatuak antolatutako “birpentsatzen”  jardunaldien harira. Galderak bat bestearen atzetik heldu zaizkio Josuri:  Nola doa sindikalgintza? Zertarako afiliatzen gara? Gizarte berdinzale baten alde edo norbere interes pertsonalak babesteko? kooperatibei bai? ala ez? Posible al da klaserik gabeko gizarte bat?
Nork hartu beharko ditu ekonomika alorreko erabakiak?

¿Qué no se ha dicho a lo largo de las historia sobre las mújeres? “Cabellos largos, ideas cortas” decía Schopenhauer. “Las mujeres son hombres incompletos” según Aristóteles, y para  Fray Luis de León “ la naturaleza hizo a las mujeres para que las guardasen la casa, y así les obligo a que cerrasen la boca”. La lectura que nos aconseja Iñaki Urdanibia, hace referencia a esta última frase.  “Guardar la casa y cerrar la boca”  de la reconocida poetisa Clara Janés, una obra de homenaje a todas aquellas mujeres que lejos de cerrar la boca, la han abierto mediante la poesía y la literatura.

Dipertsioarekin preso politikoen zein senideen giza eskubideak urratzen dira. Baina zergatik? Hori da Arantza Aldezabal sarekideak azaldu diguna, eta horretarako presondegiak hurbiletik ezagutu dituzten hiru emakumeren lekukotzak jartzen ditu adibide gisa. Lokarriren ibilbidea ere nabarmendu nahi izan du Aldezabalek Talaiatik honetan, jendarteari eman baitio protagonismoa, eta hori da giltza.

talaiatik albaola elkarteaSan Juan  belaontziko lanak aurrera doaz, buru belarri ari dira lanean tailerrean, hala kontatu digu bertako  arduradun Markosek. Baina ez da hori Albaolako kontu bakarra, itsas-faktorian egingo diren ekintzen berri ere eman digu Enara Nobillok. besteak beste, nazioarteko bisita izango dute aurten Faktorian, lau ontziolen esperientzak elkarbanatuko dituzte.

talaiatik LAB sindikatuaBa al duzu mobilizatzeko arrazoirik?  Emergentzia sozialeko testuinguru batean gaudela ohartarazi digu Edurne Larrañagak. Eta hain zuzen, egoera horri  erantzun bat emateko jarri da martxan prozesu sozial bat, Euskal Herriko Karta Soziala, non langile eta herritar zabalaren  aldarrikapenak batu egin dira. Orain aldarrikapenak kaleratzeko garaia heldu da, larunbat honetan Bilbon eta Iruñean #aldaketasozialaorain .

Musikaren zientifikotasuna, hori du hausnarketagai talaiatik honetan Ritxi Aizpuruk. “Maiz, dakienak gogoz hartuko luke ez jakitea;  Ez jakintasunetik maiz sartu dugu zangoa, edo ez gara hausartuko gure iritzia ematera”  “Gizabanakoari gauza garrantzitsuenak ezkutatuko dizkio estatuak interes politikoak babestuz” edo  “Ez da beldur sozialik sortu behar”  hainbat ideia plazaratzen ditu  Ritxi Aizpuruk. Eta zer geratzen da musikarekin? Zientifikoki erabilia izan da maiz, subjektu ororen garraxiak lasaitzeko, deusestatzeko. Baina musikak burua baino gehiago bihotza du, kantuetan egi handiak kontazen dira….

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »