BILAKETAK

Talaiatik

RSS-Podcast

aa

Hurrengo lau urteetan, Gipuzkoako buruzagitza hartu dutenek, karramarroek bezala, atzera egiteko prest agertu dira, eta berriro ere berpiztu egin da errauskailuaren mamua. Horregatik, hainbat eragilek urgentziazko deia egin dute, txistuz, Errauskailurik ez dugula nahi ozen esateko. “Errausketa ez dugu nahi, eta ez dugu behar”.

Aitzina eta Ernai elkartu ziren pasa den asteburuan Uztaritzen, urtearen balantzea egin zuten, baita etorikizunari buruz eztabaidatu ere. Arratsaldean aldiz, Aitzinako militanteek etorkizuneko ekinbideak finkatu zituzten. Garai urduriak dira ikasleentzako, haien etorkizuna baldintzatuko duten azterketaren bueltan dabiltza. Ez hori bakarrik, udan ere lanean arituko dira, horietako anitzek, prekarietatearekin egingo dute topo, aurrez aurre. Hala dio Aitor Servierrek azken Talaiatik honetan.

Aiert Goenagak ekarri digu gaur Etzi.pm ko hausnarketa. Nola gogoratuko gaituzte  400 urte barru? Galdera horrekin abiatzen da Goenaga. Sekula baino abantaila teknologiko handiagoa dugun honetan, gauzak geroz eta okerrago egiten ari dira. Adibideak?…hamaika.

Azken hamarkada honetan hainbat izan dira instituzio eta egitura publikoetatik euskal zinemagintza bultzatzeko eta sustatzeko eman diren urratsak. Miren Maniasek, azken urratsen laburpena egin digu azken talaiatik honetan. Onurik eman al dute hartutako erabaki guzti horiek? Handitu al da euskal filmeen ekoizpena?

Berbena belarraren onuren inguruan aritu zaigu gaur Nekane, ekainan leku askotan aurkituko baitugu, diotenez San Juanetan du magia gehien Berbenak. Tradizio handiko belarra da, infekzioak eta zikinkeriak kanporatzeko belarra da. Baina neurriz erabili behar da ere, besteak beste, 7 eguneko deskantsua eskatzen duen belarra baita. Ohikoena da enplastuak egitea, baina badira berbena belarra erabitlzeko modu gehiago ere. Hemen, Nekaneren proposeman.

Sexologoek maiz erantzun behar dituzte dudak, baina jatorrian kezka bera dago beti. Normala ote naiz? Hala dio Ander Lertxundik Talaiatik honetan. Sexualitate kontuetan, normaltasunak ez du biderik. Denak ditugu berezitasunak, eta hori negatiboa izan beharrean, oso positiboa da. Hasteko eta behin, nortasuna ematen dutelako berezitasunek.

“Sudor de Sol” komika 80. hamarkada erdialdera atalka banatu zen komikia da, ondoren argitaratu zen 5 ataletan. Lan bikaina dela dio Mikel Begoñak Talaiatik honetan. Ameriketako konkistaren berri ematen da bertan, El Dorado ko konkistatzaile denak dira maltzurrak, baina noski, bada salbuespen bat, eta euskalduna, asteasuko Martin gaztea.

Gaztezulo Aldizkariko Ekaineko alean Anari-riegindako elkarrizketa topatuko duzu, baita Euskal Herria Zuzenena festibaleko inguruko xehetasunak, eta nola ez ohiko atalak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »