BILAKETAK

Talaiatik

RSS-Podcast

aa

Jagoba Zuluetak, Sevillako istripuak klase politikaren parte handi baten dolu mediatikoa sortu bazuen ere, Funesen izandako heriotzek ez zutela elkartasun olatu berdina sortu dio. Joko mediatikoan eta politikoan maiz krokodilen malkoak usaizkoak direlako agian.

Azkenaldian begitan hartu dut guztion ahotan dabilen zaintza terminoa. Adiera zabalegia duelako akaso, eta zehaztasuna baino, gauza lar barnebildu nahi ditugulako berekin. Edo akaso, lana ezbaian jarri zezakeen kontzeptua izanda ere, esaldi bakar batetan gure egin dugulako, gure helburu eta praktika politiko eta ekonomikoak zalantzan jarri gabe. Funtsean, zaintza bistaratu dugu ekonomia eta lana berdefinitzea premiazkoa dela uste dugulako. Eztabaidaren erdigunean, bizitzaren sostengua ahalbidetzen duten jarduerak jarri nahi ditugu eta ez zaintzalanak.

“Garoa liburu dendek kultur programazio bete-betea dakarte maiatzean ere, bai Zarautzen eta bai Donostian. Kontzertuak, antzerkia, irakurle taldeak, hitzaldiak… eskaintza osotik huts egin ezin diren bost ekintza hautatu ditugu zuentzat. On dagizuela!”

Gaur egun ondakinen arazoari aurre egiteko bi eredu nagusi daude Euskal Herrian: Bizkaia eta Gipuzkoa. Zero Zabor Ingurumenerako Babes Elkarteak bi eredu horiek aztertuta, ondakinekin zer egin baino, ondakinak ez sortzeko zer nolako politikak behar ditugun galdetzen du hilabete huntako kronikan.

Aitzinak urtarriletik jardun du TAFTA / TTIP hitzarmena izenpetzeak ondorioztatuko lituzkeen bidegabekeriak salatzen. Maiatzaren 1ean, langile borrokaren egunean, kapitalismoaren ikur ankerrak diren bankuak desinfektatu zituzten. Baionako ekintzaren ondotik, gazte bat atxilotu zuen poliziak. Bestetik, Segiko kide izatea leporatuta, joan den astean kondenatuak izan diren 7 gazteak libre izan daitezen aldarrikatzeko, Aitzinak mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatu du.

Ahozko tradizioan bezala literatura idatzian, ardoa betiko gaia eta laguna da: hala Erroma klasikoan nola XX. mendeko literaturan, hala ipuin paganoetan nola euskarazko abestietan; idazlearen luman nahiz haren kopan. Aurten LITERATURIAren ardatza ardoa izango da eta, aitzakia horrekin eta prestaketa gisa, ibilbide apetatsua egingo dugu ardoa lagun.

Miren Manias Euskal zinearen ibilbide historikoarekin aurrera darai, eta aldi honetan 80.hamarkadak Eusko Jaurlaritzaren lehendabiziko diru laguntzak ekarri zituela azpimarratu du, ondorioz euskal ekoizpenak gorratu zirela nabarmenduz.

Nepal herrialde ederra! Nepal herrialde txiroa! Nepal herrialde suntsitua! Bigarren lurrikarak Nepal hunkitu duen egunean, Andoni Arabaolazak, lehen lurrikararekin nazioartean sortu zen diru eskatze kanpainaren inguruko kezkak eta galderak azaldu dizkigu

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »