BILAKETAK

Teknologia berriak

RSS-Podcast

aa

Patxi Gaztelumendi euskal diaspora eta internet sarearen arteko lanaz mintzatu da. Azken aldi honetan euskal diasporari zuzenduriko eta harremanak sakontzeko abian jarri den “danbolinerokua” ekimena azpimarratu digu.

Patxi Gaztelumendik Euskal Herrian iragaiten diren hauteskundeak aipatu dizkigu, batez ere sarean egiten diren blog edo webguneak. Horien artean, abstentzioa.com webgunea azpimarratu du.

Patxi gaztelumendik Hala Bedi irratiak asteburu honetan antolatzen dituen Komunikabide alternatiboen jardunaldiak aipatu dizkigu. Egun horietan komunikabide alternatiboak eta teknologia berrien erronkak aztertuko dituzte.

Patxi Gaztelumendik astero eskaintzen duen internet munduaren kronikan galdera eta gogoeta zenbait egin dizkigu. Lenin, Marx edota Bakuninek internet ukan balute, beraien blogak irakurtzeko parada izango genukeen? Otsailaren 14ko greba egunean, komunikabide gehienen aurkako ahots ezberdinak entzun ziren sarean. Sarea sistemaren aurkako borrokan dihardutenen beste medio bat delako, egunero erabili behar dela dio Gaztelumendik.

Gure herriak jasaiten duen errepresioaren aurrean, internet sarean ere erantzunak agertzen dira. Patxi Gaztelumendik nazioarte mailan No time for love in the basque country ekimena aipatu du.

Patxi Gaztelumendik teknopata.net-ek joan den urtean abiatutako lehiaketa bat aipatu digu. Lehiaketa libre horren bitartez, 900 euskal internautek Euskal Herriko webgune hoberenetarikoak izendatu dituzte.

Patxi Gaztelumendik aste honetan katalandarrek Wikipedian egindako lana aipatu du. Sarean aurki daiteken entziklopedia libre horretan, artikulu ugari idatzi dituzte katalanez. Gure hizkuntzaren aldeko normalizazio borrokan, horrelako indarrak euskaldunek ere egin behar ditugula argi geratu da.

Patxi Gaztelumendik Gazteizen dagoen Hala Bedi irrati librearen 25 urteak izan ditu hizpide. Irrati libre historikoaren lekua eta garrantzia azpimarratuz.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »