BILAKETAK

Zer entzun, ikusi, irakurri

RSS-Podcast

aa

Hasierako tituluetatik hasiz, musika bitarte, azken ataleko azken segundorainoko erakustaldi hipnotiko eta makabroa.  Guztia, sekulako tentsio eta erritmoz itsatsia dagoelarik: THE JINX: the life and deaths of Robert Durst. HBOren eskutik, sei atalez osaturiko telesail-dokumental izugarria. Beste hainbat dokumentaletan ikusi ohi dugun bezala , errealitateak fikzioa gainditzen duenaren froga garbia.

Hala  diote askok sarritan. Baina, sormena transpirazionala da, hori ere badio Gari Otamendik Talaiatik honetan.Euskal dantza tradizionalak mami askorik ez duela uste izateko motiboetako bat da gaur egun dugun sorkuntzaren gaineko ikuspegi murriztua. Sorkuntzari buruz, klabe artistikoan bakarrik pentsatzeko joera handia dugu. Euskal dantza tradizionala osatzeko, egokitzeko, birsortzeko eta, azken unean, sortzeko material agorrezina daukagu europar herrialde askotan. Euskal Herrian galdutako zenbait elementu mantendu dituzte beste komunitate batzuk, baita alderantziz ere. Kanpoan tentuz aztertuz , gure elementu ugari berreskura ditzakegu, gure dantzak birsortzeko. Ez dugu ezagutzen eta menderatzen ez ditugun bestelako diziplinetan irtenbideak bilatzen hasi beharrik

Iñaki Urdanibia comenta el libro de Michael Kumpfmüller  “La grandeza de la vida” que cuenta como Franz Kafka, enfermo de tuberculosis y de estancia en la orillas del mar Báltico, decide irse a vivir con una mujer y compartirlo todo.

Euskal zinemaren historiaz aritu zaigu gaur Miren Manias. Euskara lehen aldiz, pantaia  handian 1930an lehen aldiz aditu zen. 60. hamarkadan, egin zen ordea euskal zinema egiteko saiakerarik handiena, Frankismo garaian. Ez da jakin 2014 arte ordea, euskara hutsez egindako film luzea, 50. hamarkadan errodatu zela ” Gure sorlekua”, paradoxikoa ordea soinurik gabe aurkitu izana.  Beti pentsatu da Gotzon Elorzarenak zirela euskaraz egindako lehen lanak, baina orain frogatu da ezetz, aurretik ere bazegoela besterik…

El escritor alemán y premio Nobel Günter Grass falleció el pasado 13 de abril. Iñaki Urdanibia nos habla de su obra, entre la que destaca “Tambor de hojalata”. Trabajo publicado en 1959, supuso un terremoto en la sociedad alemana, una sociedad, que según Urdanibia trataba de obviar todo lo ocurrido durante el nazismo.

Egia esan, lasaitu gaitu aditzeak La Gallina Vascako erredakzioan ere info7n bezala ibiltzen direla! Oraingoan ere Pello bekadunak egin du berea? Aldizkariaren apirileko zenbakia aurkezteko tarte bat atera du behintzat. Erredakzioan ez dakit, baina info7ko TALAIATIK kolaborazioan ederki aritzen da beti Pello. Akaso, datorren urterako fitxatu beharko dugu! Nork daki!

Gaurkoan, Elaide Saretik Plazara sare sozialaz aritu zaigu. Kalean eta Interneten, zaletasunak eta interesak partekatu, jendea ezagutu, aktualitatea komentatu, planak egin, edo euskaraz ikasi nahi duten horientzako bilgunea omen da.

Mina eta literatura eskutik joan izan dira beti. Maila pertsonal zein kolektiboan, literatura orotan aurki dezakezu oinazea. Euskaraz orain gutxi argitaratu dituzte sufrimenduaren bizipenetik sortutako lan bi: M. Durasen Samina eta J. M. Irigoienen Bi urtetako kronika fakultatiboa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »