Donostiako Zinemaldiaren baitan gaur Euskal Zinemaren eguna da. Bertan bi sari banatuko dira: bata, Amalur saria, Maribi Bilbao aktorearentzat eta bestea, Ibaia saria, “Ama Lur” filmarentzat. Azken honek diktadura garaian zutik bizi zen Euiskal Herria erakusten du. Zentsuraren hatzaparretatik igaro den filma, duela 40 urte estreinatu eta orain EHKEk remasterizatu eta banatu duena.