Ilegalizazio maskaratutzat jo dute Batasunatik gaur polizia frantsesa Ipar Euskal Herrian egiten ari den operazioa. Ez dadila Estatu españolaren bidera lerrokatu eskatu diote Estatu frantsesari, baita nabarmendu ere errepresioa ez dela bidea. Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa elkarrizketa eta negoziazioaren bidez etorriko dela nabarmendu digu Maite Goienetxek Batasunaren izenean.