Orishas taldeak eman zuen ezagutzera duela hamar bat urte hip-hop Kubatarra gure artean. Orduz geroztik eta, besteak beste, talde horrek mundu osoan lortutako arraskatak bultzatuta asko garatu da Kubako hip-hop eszena. Horren barnean ahots propioa duten hiru emakume entzun dira Hegoaldeko Ostatuan: Yusa, Telmary eta Danay.  Horretaz gain Mahala Rai Banda talde Errumaniarraren eta Zizkakan Reeunion irlako talderik ezagunenetakoaren azken azken lana estreinatu dira.