Himalayakoa, Hawaiikoa, baita Gesaltzakoa ere. Askotariko gatzak ezagutzeko eta dastatzeko saio berezia antolatu dute, astebururako, Añanako koadrilan, Araban. VI. Gastronomia Jardunaldietarako prestatutako ekintzen artean nagusia izango da gatz dastatzea, baina beste hainbat saio ere izango dira.