LAB sindikatuko Ziortza Ameztoirekin eskola jantokietako langileen grebarako arrazoiak ezagutu ditugu. Hezkuntza Sailak “berarekin zerikusirik ez duela gaiak” esan diela salatu du Amezoik, eta pasa den denbora guztia pasa eta gero mahai gainean inolako proposamenik ez izatea. Gaur eta bihar izango dira greban eskola jangeletako langileak eta lehen datuen arabera %80 eta %90aren arteko jarraipena izaten ari da greba.