Orreaga 778 taldea izan da protagonista, maiatzaren 29an azken kontzertua eman behar duela eta. Beraien hiru diskoetako abestiak entzungo dira saioaren lehen erdian. Itziarren Semeak, Okerman eta Never Surrender taldeen musika ere entzun dira, eta Labezomorroen Dantza bilduma eta Crackersen lehen diskaren aurrerapen bat ere izan da.