Hiru urteko ibilbide luze eta aberatsa baten ondoren despedida txiki bat egin dute Kaleko Mobida saioan Pepino, Ekaitz eta Ijurkoren artean, ez ohiko ordu eta erdiko saioa egin dute. Euskal Herriko punk-oi! musikaren inguruan hitz egin dute eta disko berezi bat izan da entzungai, Aitor Petruskak bidalitako “Local punk for global chaos” bilduma, Novi Tsvetia (Bulgaria), Kaos Kooperativ (Irun-Hendaia), The Pauki (Errusia) eta Kokotxa Globa (Bulgaria) taldeekin.