2009-2010eko denboraldiaren amaierara iristen ari gara eta Beñat hurbildu da Sound System saioara gustukoak dituen doinuak eskaintzera. Beñat ez da musikaria, ezta diskoa jartzailea edo ekoizlea ere baina musika zaletu amorratua da, rap musikarena alegia. Estatu Frantsesean egiten den rapa oso ondo ezagutzen du eta gaurkoan rap militantea eta konprometitua kaleratzen duen B-Boy Konsian zigiluaren berri ekarri digu, Euskal Herriko egoeraren jakitun dena eta kantuen letren itzulpena eta guzti.