Hizketan, berriketan, txortxorrean, tartarin aritu gara Kalakan taldeko Jamixel Bereau musikariarekin. Ahotsak eta perkusioak oinarri hartuta, Kalakan taldeak haize berria ematen die, hain zuzen, tradizioari “lapurtutako” doinuei. Bestalde, Sarekada atalean “Munduko bideorik arraroena” entzun dugu, Zarautz Zero Zabor ekimenaren aldarrikapen bitxi eta bizia. Entzungailuan Marinaleda herriko alkatea entzun dugu, Juan Manuel Sanchez Gordillo, eta Bidelapurrak atalean, Txirritak jarritako bertso-sorta eder bat izan dugu hizpide.
Erne! Sartudalapurra! Datorren ostiralean, gehiago eta barrurago.