Euroagindu eskabidea izan zitekeela-eta elkarretaratzea ere deitua zen gaur goizerako. Gerora konbokazioa bertan behera utzi zuen jendarmeriak berak. Journal du Pays Basqueko kazetari bati esker jakin du Etxezaharretak zer gertatu den. Administrazio frantsesak inolako errespeturik gabe jokatu duela salatu du Bastidako jendarmeria aurrean. Hil honen amaieran emango dute Udalbiltzaren epaia eta Etxezaharreta kezkati da euro agindu eskaera gerta daitekeelako.