Irratiaren bosgarren urteurrena ospatzeko antolatu dugu Otsailaren 19an Hernanin Musika Jaialdia. Euskal rap taldeen topaketa izango da lehenik. Herrialde bakoitzetik talde bana gerturatuko da; Lapurditik MAK, Arabatik Indarrap, Nafarroatik Goienetxe Anaiak, Bizkaitik Norte Apache eta Gipuzkoatik %100 Gourmet.

Graffitilariak ere ariko dira rap doinuek lagunduta inguruari kolorea jartzen eta tarteka ZAPARRADA Batukadak danbor hotsekin dantzarako gonbitea ere egingo digu.
Bestelako doinuei ere egingo diegu tarte Hernanin. Dantzarako giroa jarriko dute The Sparteens eta Afu
taldeek; Sirokak itxiko du kontzertuen atala rock doinuekin. Irratiko kolaboratzaileak ditugun bi disko jartzailek emango diote amaiera musika jaialdiari, DaddyJeff-ek eta Sound Sisterrek.