Otsailaren 19an Hernaniko Tilosetan arratsaldeko
19:30tan hasita DOAN

Infozazpi irratia informazioan bereizitako irratia bada ere, tarte berezia du musikak, eta bereziki euskal musikak. Bost urteko ibilbide honetan musika espezializatuan oinarritutako saioak nagusi izan ditugu gaueko 22:00tatik 00:00tako tartean. Hegoaldeko Ostatua, Life is Just a Moment, Gozakaizte, Revolutionary Grooves, Bailara Ezkutua, Kaleko Mobida, Sound System, Burdinola eta Harrobia saioak.

Musika komertzialetik at eta bertako ekoizpenari bultzada eman asmoz antolatu dugu Musika Jaialdia otsailaren 19an Hernanin gure bosgarren urteurrenaren baitan, eta tarte berezia eskaini nahi izan diogu euskal rap-ari. Azken urteetan Euskal Herrian indarra hartzen ari den musika estiloa izan arren, irrati eta sare ofizialetatik kanpo mantentzen delako, besteak beste, kritika soziala eta politikoa oinarri duen musika estiloa baita. Bertako musika herrikoi eta kalekoari oihartzuna eman asmoz Euskal Rap Taldeen Topaketa antolatu dugu (20:00). Herrialde bakoitzetik talde bana gerturatuko da hilaren 19an Hernanira; Lapurditik
MAK, Bizkaitik Norte Apache, Arabatik Indarrap, Nafarroatik Goienetxe Anaiak eta Gipuzkoatik %100 Gourmet.

Graffitilariak ere ariko dira rap doinuek lagunduta inguruari kolorea jartzen eta tarteka ZAPARRADA Batukadak danbor hotsekin dantzarako gonbitea ere egingo digu (19:30). Bestelako doinuei ere egingo diegu tarte Hernanin. Dantzarako giroa jarriko dute The Sparteens eta Afu taldeek (23:00); Sirokak itxiko du kontzertuen atala rock doinuekin. Irratiko kolaboratzaileak ditugun bi disko jartzailek emango diote amaiera musika jaialdiari, DaddyJeff-ek eta Sound Sisterrek (02:00).

Taldeei buruzko informazio gehiago:

MAK http://www.myspace.com/makhiphop
Norte Apache http://norte-apache.blogspot.com/
Indarrap http://www.myspace.com/indarrap
Goienetxe anaiak http://goienetxeanaiak.com/
%100 Gourmet http://100x100gourmetrecords.blogspot.com/p/home.html
The Sparteens http://www.thesparteens.com/
Afu http://www.myspace.com/radioafu
Siroka http://sirokataldea.blogspot.com/
Zaparrada http://www.zaparrada.com/
DaddyJeff http://www.myspace.com/djakademydaddyjeff