Irati Tobar gazte independentistarekin batera bi hautetsik ere barauldia abiatu dute ; Iker Elizalde eta Xabi Irigoien, Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleak, hurrenez hurren. Gaur hasi eta bi astez luzatuko da “eskubide zibil eta politkoen alde eta euroaginduen kontrako” gose greba eta protestak iraun bitartean Hendaiako hautetsiei eta herritarrei bertaratzeko gonbita luzatu diete gose grebalariek. Ekimena iragartzeko eskaini duten prentsaurrekoan babes zabala jaso du Irati Tobarrek. Besteak beste, EH Bai, Fronte de Gauche, PS zein PCFko ordezkariak ikusi dira bertan, baita Kotte Ezenarro hendaiar kontseilari sozialista ere. Baraualdiak iraun bitartean protestak izango dira Hendaian.