31 urteren ostean atzean utzi du espetxea Jose Mari Sagardui “Gatzak”. Etxerako bidean, Zornotzarako bidean da dagoeneko. Goizeko 09:00ean atera da Jaengo espetxetik eta zain zituen Euskal Herritik joandako senide eta lagunak. Goiztiri bere alaba izan da preso ohia besarkatzen lehena. Irteeraren kontaketa egin digu Jaengo espetxe kanpotik bertatik Mattin Troitiño Etxerateko ordezkariak. Guardia Zibilak hainbat lagun identifikatu ditu. Han izan dira baita ere AVTko hainbat lagun bandera espainiarrak eskuan eta preso politikoen aurkako oihuak ahoan. Ez dute ordea, Gatzaren irteera oztopatu eta esan bezala, etxerako bidean da senide eta lagunak alboan dituela.