Esnaola anaien baserrian topatu duten materiala Euskal Herriko baserri guztietan topatuko dutela salatu dute senideek. Guardia Zibilak atzo eta gaur egindako miaketetan ateratako 850 kilo nitrato belardietan ongarrirako erabiltzen den materiala baino ez dela azaldu diete senideek infozazpi irratiari. Operazioak zabalik jarraitzen du eta orain Zegaman, Otzaurte inguruan dabil Guardia Zibila miaketetan. Operazio zabala jarri du martxan gaur ere Guardia Zibilak Gipuzkoan. 300 polizia ari dira parte hartzen.