Gauzen Hegoaldeari begira jarri gara gaurkoan. Izan ere, Lander Arbelaitz kazetariak Hego Afrikatik ateratako zuri-beltzeko argazkiek lapurtu dute gure arreta, eta harekin aritu gara lapurrizketan. Horrez gain, hAUSnART aldizkaria eta Hausnaurtu bloga aipatu ditugu Sarekadan, eta baita Bartzelonako Can Batllo industriagunean garatzen ari den borroka ederraren berri eman ere. Eta nola ez, Paolo Conte izan dugu saioa “azzurro” kolore ederrez tindatzen.