Krisi ekonomikoak herrialdea gogor kolpatu duen honetan datoz hauteskunde presidentzialak Irlandako Errepublikan. Etorkizuneko Irlanda batuaren gaineko diskurtsoak ere izan du tokia, batik bat, Martin McGuinness Sinn Feineko hautagaiaren ahotik. Lehen aldia da mugimendu errepublikarrak Errepublikako presidentziarako hautagaia aurkezten duela. Xehetasunak eman dizkigu Ipar Irlandatik Arturo Villanuevak.