Entzule baten gomendioz, Montxo Armendarizen lehenengo filma aurkeztu dugu gaur: Tasio (1984). Urbasako basoetan bizi den pertsonaia honek, natura eta askatasuna maite ditu ororen gainetik. Ikatz txondorra eta ehiza bizibide hartuta, ez du beste inorentzat lan egin nahi.