Genero berdintasunaren inguruko tertulia, osteguneroko legez Hitzen Lihoa saioan izan dugu. Gaurko tertuliakideak, Miren Aranguren eta Kattalin Miner eta landutako gaiak: indarkeria sexistaren eguna heldu den azaroaren 25ean izango dela kontuan hartuta, kontuan hartu beharreko beste indarkeria matxista batzuk ere badaudela aldarrikatu nahi izan dute. Horrez gain, pasa den asteburuan Madrilen prostitutek egin zuten manifestazioaz ere aritu dira.