Pasa den urteak emandakoa, jaso duena baino gehiago izan da. Musika taldeek beraien hedatzeko bide guztiak jorratu dituzte. Ekarpena oparoa eta askotarikoa izan da, mami, euskarri eta zuzenekoetan. Beste behin ere, entzulearen arreta da falta izan dena.