Tertulia feministaren tartean gaur Maite Barreña eta Izaskun Guarrotxena izan ditugu. Irungo eta Hondarribiako alarde mistoak saritu berri ditu Emakundek, baina gatazka konpontzeko borondatea exijitzen jarraitu beharra dagoela esan digute. Horrez gain, futbol jokalari profesional batek bere garaian egin zituen sexu abusuengatik jaso berri duen indultu partzialaz ere beren iritzia plazaratu dute.