Euskal Autonomi Erkidegoan bezala, Nafarroan ere irrati lizentzia berriak eskuratzeko epea zabalik da eta ingurumari horretan, bere sorreratik (1988) lizentziarik izan ez duen Euskalherria Irratiko zuzendari den Mikel Bujandarekin hitz egin dugu gaur. Iruñean, FM bidezko bi lizentzia berri esleituko ditu Nafarroako Gobernuak laster eta Bujandak argi esan du : “Dekretua ez da gure neurrira egindako jantzia baina ahalegin guztia egingo dugu lizentzia horietako bat eskuratzeko”.