Polizia espainiarrak LAB sindikatuko bi sindikalista atxilotu ditu Iruñean. Berta Garcia eta Oscar Cayon sindikalistei Nafarroako Patronalak Iruñean duen egoitzaren kontra pintura gorria bota izana egotzi die polizia espainiarrak eta horrez gain, ekintza horrek eragindako kalte materialak leporatzen dizkiete. Igor Arroyo, LAB sindikatuko bozeramalearen ustez ordea, atxiloketa honen atzean bestela helburuak daude. Arroyoren hitzetan, “horrelako atxiloketekin benetako eztabaida ekidin eta errepresioa lehen planoan jarri nahi dute”.