Klubaren historian talde zuri gorriak bigarrenez jokatuko du Europako finala, atzo Lisboako Sportingi 3-1 irabazi ostean. Historia egin du Athleticek eta jokalari zuri gorri ohi batekin hitz egiteko aukera izan dugu gaur Hitzen Lihoan, Ritxi Mendigurenek atzo katedralean bizi izandakoak eta denboraldi honetan Bielsaren taldea ematen ari den maila bikaina nabarmendu dizkigu.