Udalbiltzaren berrantolaketan parte hartzeko atxikimendu kanpaina abiaraziko dute aste honetan. Igor Eguren, Ordiziako alkateak Infozazpi Irratiari adierazi dionez, “Euskal Herri osoko eta sentsibilitate guztietako hautetsiei pasako deialdia” eta helburua, instituzio nazionala ahal bezain pronto martxan jartzea da.