2012an bete dira 100 urte Woody Guthrie jaio zenetik. Hori dela eta hainbat ospakizun eta ekitaldi burutzen ari da mundu osoan. Horien artean Smithsonian Folkways diskoetxeak uztailean kaleratuko duen Woody at 100: The Woody Guthrie Centennial Collection disko liburua. Bilduma lan hau ari gisara hartuta bere apurra jarri nahi izan da nagusiki, Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatua musika saioan.