Ekainaren 16an milaka eta milaka Euskal Herritar hurbildu dira Iruñeara, Nafarroa Bizirik deitutako Martxan Nazionalean parte hartzeko. Nafarroako Konkistaren 500.urteurrenean, Nafarroa inoiz baino bizi eta indartsuago dagoela aldarrikatu zen ekitaldian. 3 zutabeetako eta nazioarteko ordezkariak, Asisko Urmeneta margolaria eta Patxi abasolo historialariak hartu zuten hitza oholtza gainean. Entzun ekitaldi osoa info7 irratian.