Leongo mehatzariek erantzun eta Guardia Zibila herritik ateratzea lortu dute Ciñeras (Leon) herrian . Arratsaldeko 13:00 izan da barrikada eta 45 minutu iraun ditu. Herriko alkateak esan du gatazka hasi zenetik izan diren istilu gogorrenak izan direla. Bertan izan da Alberto Pradilla kazetaria eta gertatutakoa kontatu digu.