Oztopo guztien gainetik, beste pauso bat ematea erabaki dute Euskal Herria kirolak, euskararen gizarte erakundeen kontseiluak eta ESAITek. Emakumeen futbol selekzioa lehen aldiz aritu zen iragan larunbatean Euskal Herria izenarekin eta oso partida serioa eta txukuna jokatu zuten Eslovakiaren aurka, 1-0 irabazi zuten. Aldarrikapena izan zen larunbatekoa eta info 7 irratiak bertatik bertara kontatzeko aukera eskaini zien entzule guztiei.