Londresko olinpiar eta paralinpiar jokoek oihartuzn handia izango dute mundu osoan zehar, baita gurean ere. BAT Basque Team eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaritzaren atari den Gazteaukerak sortutako ekimen baten eskutik zortzi euskal gazte Londresen izango dira, olinpiar jokoen berri ematen. Horietako bi gaur gure mikrofono aurrera ekarri ditugu: Eider Aranberri eta Ianire Renobales. Aukera nondik nora sortu zaien eta zer nolako aurrikuspenak dituzten kontatu digute bi gazte hauek.