Gaixotasun larriak dituzten hamalau euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko ekimena burutuko du Herrira Mugimenduak bihar eta etzi Arabako espetxearen aurrean. Espetxe honetan aurkitzen da Txus Martin euskal preso politikoa, egoera bereziki larrian aurkitzen dena. Berea eta beste guztien askatasuna aldarrikatuko du Herrirak. Kandela gaua izango da, kandelen bidez argituko dela gaueko iluna. Honekin batera ekimen ugari burutuko dira bi egunetan zehar. Hamalau ordu iraungo ditu egonaldian, gaixo dagoen preso bakoitzeko ordubete. Herrira! Mugimenduko Amaia Esnalekin hitz egin dugu.