Epaiketa politikoen kontrako manifestazioa izango da bihar Hernanin. Datorren asteartean, hilak 18, herriko hamar gazte independentisten kontrako epaiketa hasiko da Audientzia Naizonalean eta auziaren atarian, hernaniarren babesa jasoko dute bihar gazteek. Aitzol Arrieta eta Ekaitz Telleria gazte horietako bi dira.