Osteguneroko modura Info7 irratiaren eskutik entzun ahal izan dute Antxeta, Halabedi eta TasTas irratietako entzuleek gaurkoan Zebrabidea. Saioaren haria markatu duen gaietako bat, jazarpen polizialarena izan da. Izan ere, Leioako ikasleek urriaren 11ko greban jasandako jazarpena salatu dutela aipatu dugu; Bizkaiako korrespontsalia egitera etorri den TasTaseko Iñigok ere udaltzainek jazarritako etorkinak hartu ditu hizpide; eta iritziaren atalean Lander Garrok gai bertsua landu du. Horrez gain, Halabediko kideek Fernando Botero artistaz hitz egin digute Artearen Txokoan. Gaurko elkarrizketatua, berriz, Iratxe Retolaza izan da, Datorren asteartean Donostiako Kaxilda liburu-dendan abiatuko den “Irakurle eskola feminista” tailerraren gidaria.