Gaur euri giroa eta zerua hodei lodiz estalia. Ekaitz tankerako zaparrada trumoitsuak ere gerta litezke tarteka. Hasieran haizeak hegotik joko du, eta tenperaturak epel jarraituko du. Arratsaldean, aldiz, iparretik hasi, eta hozterako jauzia egingo du iluntze-gauerako. Aldaketa nabarmena ekarriko du ipar haize horrek, giroa dezente petralduz.
Bihar ipar-mendebaldeko haizea zakartuz eta hozteko joerari eutsiz, eguraldi kaskarra eta giro mikatza izango ditugu. Euri giroan jarraituko dugu, batez ere goizean, baina gero ere izango da lardaskeriarik. Tenperatura behera, eta mendi puntetan elurra agertuko da.