Boltxebike aldizkariko Kanitorekin aktualitatearen errepaso zorrotza eginez abiatu da gaurko Zebrabidea, astero modura. Ondoren, Saioa Gauilunak kolaboratzaileak eman digu musika kontuen berri. Astero bezala, TasTas irratiko Iñigok kontatu dizkigu Bizkaia aldeko gaurkotasunaren nondik norakoak. Ana Revueltaren eskutik etorri den artearen txokoaren ostean, bi elkarrizketatu izan ditugu gaurkoan. “Su txikian” antzerkiko zuzendari Galder Perez batetik, eta Altzako Bizarrain euskara elkarteko kide Josean Abecia bestetik. Amaitzeko, iritziari egin diogu tartetxoa, eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko kide Estibaliz Esteibarrek datozen asteetarako ekimenetarako gonbitea luzatu digu.